Elgoibartik Soraluzera arteko mendi ibilaldia egin zuten domekan 30 umek eta beste horrenbeste helduk, Morkaikok eta herriko ikastetxeetako gurasoek antolatutako irteeran.
[Eguneraketa: Euskotrenek 7:30ean berrezarri du Elgoibar eta Eibar arteko tren zerbitzua, gau guztian trenbidea libratzeko lanetan aritu eta gero].
Debabarrena Mankomunitatetik ohartarazi dute dagoeneko erabilgarri daudela edukiontzi berriak, horiak eta urdinak. Horregatik, edukiontzi zaharrak erabiltzen ari diren herritarrei hondakinak edukiontzi berrietara botatzekon eskatu diete.
Olazaiga kiroldegiko gimnasioetako batean 0-4 urte bitarteko haurrentzat bereziki diseinatutako jolasgunea sortu dute, eta zabalik dago joan den barikutik.
Hiru egunen barruan Gipuzkoako lokotx batze txapelketa eta Euskal Herrikoa jokatuko ditu Jon Larrañaga mendaroarrak, bata Mungian, eta bestea, Orion.
Herriko odol-emaileak omendu zituzten zapatuan Jubilatuen Biltokian egin zuten ekitaldian, 25 aldiz edo gehiagotan odola emateagatik.
Abenduko lau astetan, astelehenero, hiru-lau galdera zabalduko dituzte Mendaroko Udaletik nahi duenak erantzuteko. Gaur zabaldu dituzte estreinako laurak, eta barikua jai-eguna izanda, astelehenera arteko epea jarri dute erantzuteko. Hil amaieran zozketa bidez sei sari dituzte banatzekoak galderak zuzen erantzun dituzten guztien artean. Azaleko argazkia: Anjel Bazterretxearen bildumakoa.
Gutxieneko pentsioak duintzeko hiru mozio eztabaidatu zituzten joan zen astean Elgoibarko udalbatzaren osoko bilkuran, eta alderdi bakoitzak bere mozioaren alde bozkatu zuen.
Goiatz Labandibarrek kaleratu duen estreinako eleberria da 'Bekatua', non ezezagun baten ohean esnatu den emakume baten ideia zurrunbiloa da kontakizunaren muina. Liburuaren irakurketa dramatizatua egingo dute Pitxintxun, hilaren 14an, Zu non han DA! kanpainaren baitan.
Zapaturako kuadrilla ezberdinen arteko erronka antolatua zegoela-eta, barikuan hasi zituzten Mendaron Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara antolatutako ekintzak, jai-giroan.
Hiru laguneko 18 talde lehiatu dira gaur Mendaron jokatu duten herri apustuan; 54 lagun guztira. Herriko Enparantzan hasi eta Gaintxipia tontorrerainoko bidea nork azkarrago egin zuten erronka, eta Jon Larrañaga, Kepa Mendikute eta Hodei Ezpeletak osatutako hirukoa izan da proba osatzen lehenengoa, 31:05ko denborarekin.
Goraino bete zen Herriko Antzokia atzo 'Egin zenutelako gara!' ekimena bertatik bertara ikusi eta sentitzeko. Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarlanean antolatutako ekimenari ordubeteko bideo batek eman zion hasiera, eta bideo hori da, hain zuzen ere, ikusgai jarri duguna.
Gorka Lizarralde eta Kepa Arrizabalaga palista elgoibartarrek ezin izan dute Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako 1. mailako finala irabazi.
2022ko azaroaren 26an izendatu zuten euskaltzain oso Andres Alberdi (Getaria, 1950), eta zapatuan Euskaltzaindiko sarrera-hitzaldia egin zuen, Getariako udaletxean. Bere mintzaldian, arauekin izan duen bizipen pertsonalez eta harremanez jardun zuen, bi partetan.
Abenduaren 3a Desgaitasunaren Nazioarteko Eguna da eta Nuala elkartekoak kalera irtengo dira, desgaitasun intelektualari edo aniztasun funtzionalari buruzko informazioa emateko.
Karakate Bizirik taldeak antolatuta, energiari eta material krisiari buruzko hitzaldia emango dute datorren abenduaren 13an Antonio Turielek eta Antonio Aretxabalak.
"Ibai berria" horma-irudia dagoen ingurua urbanizatzeko lanak egin ditu Elgoibarko Udalak, herritarren eskaerak aintzat hartuta.
Manifestazio jendetsuarekin amaitu zituzten atzo Elgoibarren greba feminista orokorraren harira antolatutako ekitaldiak.
Abenduaren 30ean 40 urte beteko dira Mendaroko udalerria sortu zela, eta urtemuga horren harira lehiaketa estiloko jolasa antolatu du Mendaroko Udalak abendurako, herriko historia eta ondarea ezagutarazteko.
Mendaroko San Agustin kulturgunean izango dira saioak, eta sarrerak gaur jarri dituzte salgai.
Datorren domekan, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna izango da eta horren harira adierazpenak egin dituzte Elgoibarren euskalgintzan diharduten hainbat eragilek. Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak aireazpen bateratua kaleratu dute, eta bestetik, Aitor Iriondo Euskara eta Gazteria zinegotziak ere bere idatzi propioa kaleratu du.
Abenduaren 23an izango da Haur Krosa, eta abenduaren 31 arratsaldez egingo dute San Silbestre lasterketa herrikoia.
Greba feminista orokorrera deituta daude gaur herritarrak zaintzarako eskubidea aldarrikatzeko.
Iazko ekainean apustu berezia jokatu zuten Mendaron 24 gaztek. Taldeka, erreleboka, Herriko Enparantzatik Gaintxipiara arte nor azkarrago iritsi zen jokoa. Bigarrengo ekitaldirako hazi egin da apustua, eta 54 lagun lehiatuko dira, hiru kidez osatutako 18 taldetan.
Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3a, eta egun horren bueltan, hiru ekintza antolatu dituzte Mendaron: Gaitu egitasmoko grabazio-saioa, kalez kaleko erromeria eta antzerki emanaldi bat.
Azkoitiko helduen danborradak 75 urte bete ditu, eta San Andres jaietan egin dute ospakizuna. Hainbat danborradatako kideak gonbidatu zituzten ospakizunera, eta tartean, Elgoibarko Atabal tanborradakoak. 500 bat lagun irten ziren Azkoitiko danborradan.
Gabonetan ere herrian erostera bultzatu nahi ditu herritarrak Mendaroko Udalak, eta asmo horrekin Mendaron bizi, erosi kanpaina hasiko du abenduaren 4an.
Egin nirekin ere euskaraz! kanpaina abiarazi du UEMAk, euskaldun arrazalizatuen inguruko aurreiritziak gainditzeko deia eginez, eta kanpainarekin bat egin du Mendaroko Udalak.